EUSKARA ULTZAMAN

Euskara eta Ultzama. Zeinek esan behar zuen duela 120 urte bi izen apal haiek holako bikote berezia osatu behar zutela? Gai horretaz mundu mailako sare telematiko batean aurkeztuko genuela bezain sinestezina. Baina hemen gaude, ezezagun hori bikote aparteko hori gurekin aztertzeko, nonahi zaudela ere.

Hemen agertuko diren datu guztiak ez dira zenbakiz zenbaki hartzekoak, ondoko ebazpen hau bezain zalantzagarriak dira: belaunaldi bakar batean Ultzamako familia euskaldunetako seme-alaba guztiek euskara ikastetik seme-alaba batek ere ez ikastera pasa zen. Ebazpen erabateko horretan hutsune, itzal, salbuespen eta ñabardurak... bilatzen ahal dira, baina fenomenoaren tamaina ez da gutxituko.

Duela 100 urte Nafarroan euskararen atzerakadaz lehen alarma ahotsak bota zituztenek ere ez zuten susmatzen joera hura bereziki larria Ultzaman gertatuko zela, eta hain urte gutxitan. Baina duela 30 urte euskara betiko galdutzat jo zutenek ere ez zuketen sinistuko gero izan duen susperraldia.

Ez digu gehiegi axola behar aurrerapena atzerapena baino askoz motelagoa izatea. Atzerapen izugarri hura zerbaitengatik gertatu zen, eta zerbaitengatik ematen ari zaio buelta. Aurrera pausuek azterketa eta oinarri sozial sendoak eskatzen ditu.


Hasteko, azter dezagun egungo EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA. Oraindik ez ditugu azken erroldaren datuak, baina 1991koek horrela diote:

 

Biztanleak Ulertzen du Hitz egiten du
Irakurtzen du
Idazten du
Guztira
Elebakarrak
1473
%76'8
%62'7
%38'3
%18'4
%76'7
%32'3

Ehuneko horiek oso badaezpadakoak dira, "ongi" eta "nekez" datuak batu direlako. Batez ere elebidunen ustezko %67´7 ez litzateke benetakoa. Euskaraz hitz egiten zutenen ehunekoaren antzekoa, baina horretan gaitasun maila guztiak leudeke, erdaraz nekez zekienetik euskaraz oso nekez zekienera.


Rosa Ramosek holako datuak bildu zituen, hizkuntza gaitasunari buruz, 1986 eta 1991 urteen artean:

Euskaldunak 1986an: %50
Euskaldunak 1991an: %44

Erdi euskaldunak 1986an: %22
Erdi euskaldunak 1991an: %33

Erdaldunak 1986an: %28
Erdaldunak 1991an: %23

Beraz, euskaldun eta erdaldun gutxiago ziren, ugaldu zen talde bakarra "erdi euskaldunak" deitutakoak ziren. Baina, esan bezala, multzo horretan leudekeen hizkuntz gaitasunak zailak dira zehazten.

Nire ikuspegitik, urte haietan multzo horrek gaitasuna baino gehiago gaitasun falta adierazten zuen: multzo horretan euskara ahaztutakoak eta herri/etxe batzuetan pixka bat (zeharka) ikasitakoak leudeke gehienbat. Horretaz gain, euskara ikasgai gisa hasia zen eskolan.

Baina zehazte ahalegin horretan, adierazgarria da orduko euskaldunen proportzioa adin multzoka):

2-12 urtekoen artean: %51

13-45 urtekoen artean: %21

46 urtetik gorakoetan: %70

Datu haien arabera, Rosa Ramosek dio 1945 urtea baino beranduago jaiotakoen artean erdalduntze prozesu indartsua eman zen.
Arrazoien artean aipatzen zituen:
1- familian betidanik ematen zen euskararen transmisioaren etena.
2- eskolak azaldutako euskararen kontrako jarrera.

1- Familiako transmisioaren etena erabatekoa izan zen. Izan ere, ikusiko dugunez, adin erdikoen %21 hori ez da uniformea, etena ez baitzen aldi berean eman herri guztietan. Dena den, Rosa Ramosek kezkagarria ikusten zuen 13-45 urte arteko multzo horretan "egoera hobetzeko somatzen den interes falta".

2- Larraintzarko Eskola Unitarioa edo "Kontzentrazioa" 50ko hamarkadaren amaieran ireki zen. Herrietako eskoletan ere gaztelaniaz bakarrik irakasten zen, baina gero karrikan eta etxean haurrek euskara (helduen arteko solasaldietan) aditzeko aukera gehiago zuten. Eskolan D eredua (irakasgai guztiak euskaraz dituena) 1984 urte inguruan sartu zen. Orreaga Ibarraren datuen arabera:
-1994an 118 haur zeuden D ereduan, eta 115 A ereduan (euskara ikasgai gisa).
-1997an 187 haur zeuden D ereduan eta 85 A ereduan.


1999 urtean, lehenbiziko aldiz, eskolan hasi ziren haur guztian D ereduan matrikulatu ziren. Beraz, alde horretatik, eta gaitasuna eta erabilera faktoreak alde batera, 2-12 urtekoen arteko multzoan euskaldunen ehunekoa ehunera hurbilduko da, teoriaz. Baina familiako transmisioa berriz noizko? Eta euskara karrikan noizko ote?

Rosa Ramosen datuetara itzuliz, "1986 eta 1991ko datuak erkatuz, euskaldunak bakarrik hartuta, 46 urtetik gorakoek duten pisu handia ez da aldatzen, haurrak ugaltzen dira, eta 13-45 urtekoak gero eta gutxiago dira. Adin multzo honek gizartean duen garrantzia ez du euskararen munduan betetzen".

Euskaldunak adinaren arabera:
1986:

46 urtetik gorakoak %62'3
13-45 urtekoak %30
2-12 urtekoak %7'7

1991:

46 urtetik gorakoak %63'6
13-45 urtekoak %22'8
2-12 urtekoak %13'6

Beraz, 5 urtetan adindu euskaldunen ehunekoa ez zen gutxitu. Hau da, 1945 baino lehen jaiotakoak euskaldunak ziren gehienbat. Ez dugu geroko daturik ezagutzen, alde horretatik, baina nire ustez 1996an ere 46 urtetik gorakoak euskaldunak ziren gehienbat. Ez dakit 2001 urtean. Hau da, 1955 baino lehen jaiotakoak.

Horretan bai pisu handia hartzen dute herritik herrirako aldeak. Orreaga Ibarrak, Sanchez Carrionen 1972ko deskribaketari lotuta, 1984ko EGOERA HERRIZ HERRI eman zigun. Orduko ehunekoak holakoak ziren:

 

HERRIA
BIZTANLEAK
EUSKALDUNAK
%
Ilarregi
Eltzaburu
Suarbe
Auza
Alkotz
Arraitz
Iraizotz
Zenotz
Eltso
Larraintzar
Lizaso
Gorrontz-Olano
Gerendiain
Urritzola
91
147
51
172
194
189
201
57
50
179
126
35
81
83
70
124
35
125
120
95
112
32
28
30
32
18
29
48
76'92
84'35
68'62
72'67
61'85
50'26
55'72
56'14
56'00
16'75
25'39
51'42
35'80
57'83

Kopuru txikiak izanik kontu handiz interpretatu beharrekoak dira, unean uneko hamaika faktorek eragin distortsionagarria izaten ahal baitute ehunekoetan. Baina joeraren laburpen orokor bat ematen digu Jesus Goldaratzek:

"Gaztelaniaztapenak hegoaldetik iparraldera eta ekialdetik mendebaldera aurrera egin du, prozesu honetan errepideak eta kanpoko erdaldunekin harremanetan diren guneak garrantzitsuak izan direlarik".

 

Harrigarriena kilometro pare batez ari garela herritik herrira, batzuetan gutxiago ere. Esaterako, urrunen dauden herrien artean (Urritzolatik Ilarregira) 10 bat kilometro dago. Horrek erakusten du, batetik, herri bakoitza den gune berezia. Rosa Ramosek familiaren transmisioaren etena 1945etik aurrera jaiotakoen artean kokatu bazuen ere, Ultzama mailan, Carrionek 1972an ikusi zituen lehen sintomak Eltzaburu herrian.

Faktore gehiago ezagutu nahi izanez gero, hemen TESTIGANTZAK aurkituko dituzu, bai ikertzaileenak, bai bertako biztanleenak.

Egoeraren datuekin amaitu baino lehen, nabarmendu familiako transmisioaren bat bateko etenak Ultzamako euskara berezian, ULTZAMERA deituko dugunean, izan zuen galtze prozesu geldiezinean.

Baina horrekin batera beste fenomeno bitxi bat eman zen, iragankorra izanik ere: herrietan bat batean nagusitu zen EUSKAL GAZTELANIA berezi hura, euskaraz blai zegoena (eta euskaraz ikasi gabeko haurrek ere menperatzen genuena). Gero eta arrasto gutxiago gelditzen dira, baina gogoratuko dugu azaletik bada ere.

Rosa Ramosek, azkenean, Ultzaman ama hizkuntza eta hizkuntza gaitasunaren arteko lotura marraztu zuen 1991an: "euskara gurasoengandik jaso dutenen %34-ek gaur egun euskaraz ongi mintzatzen ez daki. Erdaldunen %12 euskaldundu da (eskolan ikasi duten haurrak barne). Joera hauek mantenduz, Ultzamako euskararen geroa berehala asma dezakegu".
Zorionez, azken 10 urteotan behintzat ez da mantendu, baina euskararen geroa bide luzea da.