| LIZASO:
"Lizaso, ipurdi laso" Hedadura: 2'23 km2. BIZTANLERIA: 121 biztanle. 1800 urtean: 208 biztanle, 15 etxetan.
Napoleonen kontrako gerraren ondoan, 1813an eritetxe bat eraiki zen, "Hospital de la Sangre" deitu zutena, Espoz y Mina gerrilarien eta bere aliatuen zauriak sendatzeko. Ultzama udalerri bihurtu zenean, 1839ko erreformaren ondoren, udal batzarrak Lizason egiten ziren. Eta bertan zegoen zonaldeko Notaria ere 1829tik aitzina, XIX. mende osoan. Eta 1908an sortu zen bertako Caja Rural. Lizason ospatzen zen feria arras ezaguna zen. Hala eta guztiz ere ez zen beti hemen ospatu. Garai batean Belateko monastegian ospatzen zen feria baino Frantzesek txikitu egin zuten monasterioa 1793 urtean eta 1817an Lizasora eraman zen; feria hau abuztuaren 28an ospatzen zen. Lizasoz hitz egiten dugunean Udoz herrixka aspaldi desagertuaz (desolatua) eta bere monasterioaz hitz egitera beharturik gaude. Gorrontz-Olano auzo hurbilen atalean aipatzen dugu (Historiako atalean ere). Komentu bat badago orain ere, baino aise berriagoa. Lesakatik etorri baitziren Karmeldar Ortotsikoen (Oinutsik) Doloretako Ama Birginako kongregaziokoak, 1986 urtean. 1575.ean sorginkeri auziak eman ziren herri honetan ere bai. Sancho De Iraizoz sorgina zela eta beste hiru lagunekin batera, bost urtetako erbestea (destierroa) izan zuten. Baino hau ezin da konparatu 1610 urteko gertaerekin, ustezko sorginen aurkako Logroñoko auzia gertatu zela. Lizasoko bat baino gehiago epaitu eta torturatuak izan ziren. Historiako atalean ikusten ahal duzunez, XX. mendearen erdialdean "Lizaso salgai" iragarkia agertu zen aldizkari batean. Garai hartan Ultzama biztanle aunitz galtzen ari zen, eta Lizasoko alkateak, etorkizun exkaxa ikusten zuela eta, herriak bizirik irauteko bertze aterabiderik ez zuen ikusi. Gero Lizason egon zen, urtetan, Ultzamako dantzaleku bakarra, zonaldeko gazteak bildu eta hainbertze bikote osatu zen tokia. Gaur egun herriko elkartea da, Orgiko Turismo Bulegoa dagoen eraikinean, hain zuzen ere. Lizaso dugu, bestalde, zinearekin harremanak izan dituen Ultzamako herria. Pelikula bat baino gehiago izan dira bertan filmatuak. Errate basterako, Richard Lesteren "La gran aventura de Marian y Robin", aktoreak ez nolanahikoek parte hartu zutela: Sean Konnery, Audrey Hepburn edo Richard Harris. Patton pelikula oskarizatua ere hemen filmatua izan zen. Baita zine pornoa ere "Play Mate hombre objeto". Lizasoko Maxkar dermiora joanez gero, herritik hurbil, trikuarri batekin topatuko gara. 60 metroko diametroa zuen, eta 2 metroko altuera. Garai bateko gizakien ondorioak dira, bazekiten bai non zenbiltzan. Lizasoko bazterrak ederrak dira, bestela bisita ezazu Orgi hariztia. Izugarrizko hariztiak bertzelako zuhaitz eta landerekin batera. Bioaniztasun honek Aisiarako Eremu naturala izendatzea ekarri zuen. 80m heketarea dira guztira 3 zonaldetan banaturik. Bitan paseo goxoak eman ditzazkezu: xenda bideak eta panel informatiboak izanen dituzu. Aipatu, geologia gustatzen bazaizue, bertan fenomeno berezi bat dagoela, "Lizasoko diapiro" deitzen dena. Saiatuko gara ikasten hori zer den. Herriko pertsonaien artean, aipatuko dugu Pedro Tornaria, Luis Luzien Bonaparteri lagundu zion inguruko euskara (Lizasoko aldaera izenekoa) ikertzen eta sailkatzen. Jose Urtasun Ercilla, "Urtasun" pilotaria 1917an sortu zen. 1934an debutatu eta 1942an Gaztelako txapeldun ordea izan zen bikotetan, erremontean. Orain dugu Virginia Domeño gaztea, artearen mundu zailean bere proposamen ausartak aurrera ateratzeko lanean dabilena. Bere obretan soporte eta material ezberdinak erabiltzen ditu. Sari bat baino gehiago irabazi ditu. |
||