ONGI ETORRI ULTZAMARA

Garai batean "Ultzama, Nafarroako Suitza" erraten zen,
soro eta larre berdeen aitzakiaz, agian.
Suitza postal bakarren batetik bertzerik ezagutzen ez zen garai batean.
Gero Suitza nolakoa den hobekixeago ezagutu eta ikusiko zen
Ultzama ez dela holakoa, aski ezberdina dela.
Baina nolakoa da, bada, Ultzama? Ultzama berez ezagutzeko tenorea da.

Zuk zeuk hurbiltzeko aukera izan edo ez,
Ultzama den bezala erakusten saiatuko gara, ahalbait zabalen.
Geuk ikasi ahala; izan ere, hemen aurkituko duzun argibide gehienak
hasi berriak baitira biltzen.
Beraz, edozein ekarpen beso zabalik hartuko genuke.

Hainbertze hizkuntzatan agertu nahi hori ez da harrokeria,
hurbilxeago sentitzeko irrika baizik.
Ez dugu itzultzaile automatiko edo profesionalen bitartez egin;
jende ultzamarrak emandako ukitu pertsonalak dira.
Barkatu hutsak. Eta esker mila
zure zuzenketa, galdemodu eta bertze mezuengatik.