|
ULTZAMAKO
EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA
Ultzaman bi hizkuntza ditugu: euskara eta gaztelania. Bi hizkuntza komunitate. Eta alde handia dago bi hizkuntza komunitate horien artean. Batetik, erdaldunen hizkuntza komunitatea dugu, eta esan daiteke hemengo biztanle guziak direla edo izan daitezkeela horren kide (hemengo euskaldun guziok, gutxieneko, elebidunak -euskara/gaztelania- baikara). Hizkuntza komunitate hori ongi artikulaturik dago, hizkuntza funtzio guziak betetzen dira, eta erabat normalizatua dago. Bestetik, euskaldunon hizkuntza komunitatea dugu, eta, jakina denez, hemengo biztanle guziak ez dira euskaldunak: gutxi gora behera %47. Euskaldunon hizkuntza komunitatea, bestalde,
nekez artikulatzen da, ez baitira betetzen hizkuntzaren funtzio guziak
(lan alorrekoa, esaterako). Beraz, euskararen normalizazioa helburu garrantzitsu
bat da. Hizkuntza komunitate minoritarioa baikara (hiztun kopuruaren aldetik)
eta minorizatua (hizkuntza funtzioen aldetik).
I.- Geografia, Demografia: -Biztanle gutxiko herriak dira (askok
100 biztanle baino gutxiago). II.- Kultura/Ekonomia: -Industrializazio eta modernizazioaren
eskutik erdera sartu zaigu azken txokoraino: kontsumoa, hedabideak, errepide
berriak,... Garai bateko bizimodua, lanbideak eta oinarri etnolinguistikoak
ahuldu dira (baita desagertu hainbat kasutan ere, sutondoko kontakizunak,
ipuin sinbolikoak, hizkuntzaren transmisioa...). Iraizozko industria-gunea
(garai batean Danone; gaur egun Maier...). III.- Hizkuntza: -Euskalkien ahultzea, batez ere gazteen
artean. IV.- Antolaketa administratiboa. -Kontzejuak, gehienetan herri guneak dira.
Udalak, bestalde, hainbat kontzeju biltzen ditu (Arraitz-Orkin, Alkotz,
Iraizotz, Zenotz, Eltso, Gerendiain, Urritzola-Galain, Lizaso,...)
Txepetxen (Jose Mª Sanchez Carrion) eskemari jarrikiz, ezagutza, erabilera eta jarrerak aztertuko ditugu . 1- Ezagutza -Ultzaman euskaldun gehienak zaharrak
eta haurrak dira. 25-50 urte bitarteko adin taldea, bestalde, erdaldunena
da; esanguratsua da datu hori, adin talde dinamikoena delako, eta, beraz,
eragin handiena duena hizkuntza jarrerak finkatzean. 2- Erabilera Hala EKB-k (Araitzen, 1993an; Betelun,
1997an) nola inkesta soziolinguistikoak jasotako datu orokorrekin bat
egiten du hemengo jokabide nagusiak: Bestalde, esan beharra dago 25-50 urte
bitartekoen taldea dela euskararen atzerakada gehien jasan duena, eta
euskara higatuen duena (talde dinamikoena da, bestaldetik). Horrek guziak,
beraz, isla zuzena du erabileran, horiek baitira euskara gutxien erabiltzen
dutenak 3- Jarrerak: Hemengo biztanleek, oro har, jarrera ona
dute euskararen inguruan, baina badira sektore batzuk kontrako joera dutenak
(ikusi Orreaga Ibarraren Ultzamako hizkera).
Diglosia: konpartimentazio historikoa hautsi da (esparru formaletan: erdera; esparru ez-formaletan: euskara). Gaur egun esparru formaletan ere erabiltzen da euskara (nekez bada ere); eta ez-formaletan erdara (erraz) Administrazioa Irakaskuntza Hedabideak Lan alorra |
||