![]() |
ALKOTZ - LOZEN:
"Alkotz, arto
hotz" Hedadura: 5'18 km2 BIZTANLERIA: 226 biztanle 1800 urtean: 168 biztanle 14 etxetan. |
|||
|
IZENA: jeneralean pentsatu da amaierako
"-otz" horrek "hotz" erran nahi zuela, baina Mikel
Belaskok dio ez dela horrela. Dirudienez, jabegoa adierazten zuen, hau
da "Alk" edo deitzen zen norbait jabea zen lekua.
Alkotz herria ongi zaindutakoa izan da betitik, eta 70ko hamarkadan Nafarroako Diputazioaren "Herrien edertzeko" saria irabazi zuen behin, baita Madrilgo Ministerioaren "Información y Turismo" Ministerioarena. Une honetan obretan dago, baina akitutakoan berriz gozatu ahal izanen da, bete-betean, bere edertasunaz. Etxe batzuk ikusgarriak dira. Etxeberriko borda, errate baterako, Felipe de Iriartek (indianoak) agindua eman zuen egiteko. Etxea hau, Martikoneko Etxondoarekin batera Nafarroako katalogo monumental delakoaren baitan dago. Alkozko Eliza XIX. mendean konpondu bazen ere, eliza honen hormak XVI. mendekoak dira. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da eta gurutzea, berriz, zilarrezkoa, XV. mendekoa. Maiatzaren 1ean, Lantz eta Ultzamako herri guztietako gurutzeak, Iraizotzen elkartu ondoren, Alkotzeraino joaten dira. Bertako elizan dago Belateko Ama Birgina, garai batean Belateko monasterioan egondakoa. Herri honek Salbatore izeneko ermita zeukan, herritik hurbil, eta bertara joaten ziren alkoztarrak erromerian Jasokunde (Ascensión) egunean. Ez hain aspaldi, ermita txikitu egin zuten, ermitako materiala aprobetxatzeko. Ermita horretako Ama Birjina Alkozko elizan dago. Alkotzen hiru auzo bereizten ahal dira: herria, auzoa eta Lozen. Beno, azken hau garai bateko herrixka, gaur egun desagerturik dagoena, beti erran izan zen Alkozko auzoa zela. Egun, koto pribatu bat da. Eta bitxia bada ere, Lozen eta Alkotzen artean dagoen Elordi industri poligonoa Iraizotz herriko lurretan dago. Alkotz triku-harriez inguraturik dugu: Loiaketa I,II,III eta IV izenekin ezagutuak, Gaetzaga, Sorota, Katilegiko lepoa, Harriurdinetakoak... Auzoan Ahizpa Mertzedarien zahar-etxea
izandakoa dago, orain moja adinduen erretiro-leku bihurtzen ari dena.
1898 urtean Etxeberria etxekoa zen Francisca Iriarte e Iraizoz alargunak
testamentu egin zuen Fundazio baterako dirua emanez, "Casa de Misericordia"
bat eraikitzeko aginduz. Etxe horretan garaiko Ultzamako 12 behartsuri
eman beharko zitzaien ostatu. Baina Fundazioa 1921 arte ez zen eratu,
eta "Asilo Iriarte" izena hartu zuen. Fundazioko Juntan Alkozko
apeza, Etxeberria etxeko ondorengo bat eta Ultzamako udalaren hiru ordezkari
zeuden. Gero zahr-etxea "Hermanas Terciarias Mercedarias" kongregazioaren
esku geratuko zen, eta aurten lehen mendeurrena bete behar du. Herriko bestak abuztuaren 24an izaten dira.
Justo Albisu, Alkotzko seme eta apeza, eta Anueko Artzapeza. 1906.ean "Cristau dotriñe" ultzamako euskerara itzuli zuen "beren feligresen amorioz". Azkueren laguntzailea izan zen Ultzamako ipuin, erranairu eta kanta ezagutzera emanez. Francisco Beruete Ostitz, Alkotzen sortu
zen 1826.ean, Lizarran egin zuen negozioa eta politika. Kontzejal karlista
izan zen 1854.ean eta alkate karlista(bigarren karlistadan) 1875.ean.
ibilbide politikoa nahastu xamarra izan ondoren 1906.ean hil zen Lizarran. Antonio Iraizoz Irure, Iraizoz I. Zaharra edo "el viejo" izenarekin ezagutua. Alkotzen sortu zen 1911.ean eta debuta egin zuen, gaur egungo Iruñeko gaztetxean, Jai-alai pilotalekuan, 1935.ean. Erremontista atzelari bikaina. 63 urterekin erretiratu zen. Jóse Antonio Iraizoz Munarriz, Aurrekoaren semea. Iraizoz II.izenarekin ezaguna. 1942.ean sortua. Debuta egin zuen 18 urte bete gabe. 1964 eta 1968. urtetan istripuak izan ondoren, kaskoa erabiltzen lehengoa izan zen erremonte munduan. Berriagoa izan dugu Patxi Barberena, gipuzkoar batekin batera lehendabiziko euskalduna, Paris-Dakar lasterketa akitzen. |
||||